Ikusi aurretik ikasi. Asmo horrekin antolatzen ditu urtero Leioako Umore Azokak ikastaroak jaialdiaren aurreko asteetan. Izan ere, azokan beti dago zer ikusia eta baita zer ikasia ere. Kale arteen zale eta artistentzako topagune garrantzitsu bilakatu da urteekin Leioako hitzordua. Iaz 35.000 ikusle gerturatu ziren Leioara azoka egunetan, eta aurten ere kalitatez eta estreinaldiz betetako egitaraua