Beroketak egin behar dira edozein ariketa egin aurretik. Kaleko artista guztiek berretsiko dute baieztapen hori, eta berdina gertatzen da Umore Azokarekin. Maiatzaren 19tik 22ra egingo da jaialdia, baina hiru ikastaro antolatu dira jaialdi aurreko asterako, eta zabalik da izena emateko epea haietariko bitan. Maiatzaren 17 eta 18an jantzi sorkuntzari buruzko workshopa eskainiko du Matias Zanotti artista eta