Umore Azoka 2014-Leioako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 15tik 18ra ospatuko da eta bertan eskainiko diren ikuskizun eta gainontzeko ekintzak prentsaurrekoan ezagutaraziko dira maiatzaren 7an, goizeko hamaiketan Rekalde Aretoan (Errekalde Zumardia 30).
Umore Azokaren XV. edizioa aurkezteko Leioako Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Umore Azokako ordezkariak hurreratuko dira.
Prentsaurrekoan gerturatzen diren kazetariei ekitaldiek eta jarduera paraleloek osaturiko azokaren aurtengo edizioko informazio guztia idatzita emango zaie. Honekin batera, Umore Azokan parte hartuko duen konpainietako batek bere ikuskizunaren zati labur bat eskaineko du prentsaurre egunean bertan.
Trapu Zaharra, Hortzmuga, Toti Toronell eta Kalatuniako Premi Nacional de Cultura izendatu berri duten Pepa Plana, Le Bruit Sfumato talde frantziarra ala Bram Graafland holandarra dira, beste askoren artean, Leioan ikusgai egongo diren konpania batzuk.
2014-ko Umore Azoka 2014ean 100 emanaldi baino gehiago eskainiko dira, 43 konpainien eskutik, hoietatik 13 Euskal Herrikoak, 24 estatukoak eta 6 nazioartekoak. Guztira 45 ikuskizun aurkeztuko dituzte, artean 18 estreinaldi eta 6 estrainaldi estatuan. Honekin batera, ikastaroek, topaketek eta erakusketa batek ere osatuko dute egitaraua.
Leioako Umore Azoka orain dela 15 urte jaio zen. Hasieran jaialdia zena, garatu eta hazi egin da, gaur egun den kaleko arteetako azoka ospetsua bilakatu arte, erreferente bat konpainia eta profesionalentzat, Euskal Herriko, estatuko zein nazioartekoentzat.
Gogorarazi beharra dago, Umore Azokan parte hartzeko interesa duten profesionalek maiatzaren 2ra arte zabalik dutela epea izena emateko.